Lege oharra

1. Identifikazio-datuak

Uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, jakinarazten da www.lehenhitza.eus webgunea PuntuEus Fundazioaren titulartasunpekoa dela. PuntuEus Fundazioa-k, Donostian du egoitza, Arriola Pasealekua 2-n. Berari dagokion IFK hauxe da: G75060178. Webgunearen titularrarekin edozein komunikazio elektroniko izateko, komunikazioa helbide honetara igorri beharko da: info@domeinuak.eus

2. Xedea

PuntuEus Fundazioak erabiltzaileen esku jartzen ditu webgune honetako edukiak. Webgunea erabiltzeak erabiltzaile izatea dakar, eta horrek esan nahi du webgunera sartzean indarrean dauden baldintza orokorrak onartzen direla.

3. Jabetza intelektuala

PuntuEus Fundazioa da webgune honen jabea, eta bere titulartasunpekoak dira hor jasotako eduki ezberdinak, erreferentziak, testuak, argazkiak, irudiak, logotipoak, bai eta webgunearen diseinua eta egitura ere.

4. Creative Commons izeneko baimena

Titulartasun horren ondorioz, PuntuEus Fundazioak erabiltzaileari Creative Commons izeneko baimena eskaintzen dio. Eskainitako baimen-mota, zehatz esateko, hauxe da: Aitortzea – Partekatu Berdin .3.0 Espainia.. Baimenak bere barruan hartzen ditu aurreko puntuan aipatu eduki ezberdin guztiak.

5. Bermerik ez izatea eta erantzukizunetatik aske geratzea

Erabiltzaileak webgunetik edozein eduki deskargatzen duenean, bere erantzukizunpean dihardu eta askatasunez hori onartzen du. Hortaz, erabiltzaileak beren-beregi askatzen du PuntuEus Fundazioa erantzukizun guztietatik, kalte-galerak gertatzen direnerako, kalte-galera horiek edozein motatakoak izanik ere.

6. Datu babesa

PuntuEUS Fundazioak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra 2016/679 betetzen du. Beharrezkoa denean bakarrik biltzen ditugu zure datuak, behar direnak soilik, eta egiten dugun orotan haiei egindako trataeraren berri emango dizugu, baita zure eskubideez ere.

Gure pribatutasun politika kontsulta dezakezu esteka honetan

7. Cookie-en politika

Martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuak xedatzen du zenbaterainoko xehetasunak eman behar dira cookie-ei buruz; horri jarraituz, orri honetan jakinarazten dugu zein den PuntuEus Fundazioaren webguneko cookie-en politika. Cookie bat web-orri jakin batzuetan sartzean ordenagailuetara deskargatzen den fitxategia da. Besteak beste, cookie-ek erabiltzaile edo ekipo baten nabigazio ohiturei buruzko informazioa bildu eta berreskuratzeko bide ematen diote web-orriari. Cookie-ek zein informazio jaso duten eta ekipoa nola erabiltzen den, erabiltzailea nor den ezagutzeko balia daitezke.

Google Analytics-en analisi cookie-ak erabiltzen ditugu, dugun trafikoa analisatzeko balio dutenak.

CookieaFuntzioaIraungitzea
__utmaBisiten zenbaketa2 urte
__utmbBisiten zenbaketa30 minutu
__utmcBisiten zenbaketaSaioarekin
__utmtEskaera gehiegizkoak kontrolatu 10 minutu
__utmzBisiten jatorria neurtu6 hilabete

Baduzu zeure ekipoan instalatutako cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezabatzerik, ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz.

Erabiltzaileak webgune honetako analisi cookie-a baliogabetu nahi badu, Google Analytics-ek eskaintzen dituen baztertze sistemak balia ditzake.

8. Edukiak eta erabilera-baldintzak

Webgunearen titularrak bere buruarentzat eskubidea erreserbatzen du, edozein unetan eta aurretiazko jakinarazpena egin gabe ere, webgunearen edukiak eta horiek erabiltzeko baldintzak aldatu, garatu eta eguneratzeko. Erabiltzailea webgunean sartu den unearen arabera, une horretan indarrean dauden erabilera baldintzak bete beharko ditu; hori dela eta, erabiltzaileak erabilera-baldintzak irakurri beharko ditu aldian-aldian.

9. Jurisdikzio-eskumena

Honako baldintza hauek interpretatzeko orduan edo zerbitzua erabiltzeko orduan, edozein gatazka sortzen denerako, PuntuEus Fundazioak eta erabiltzaileak hitzartu dute gatazka hori epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jarriko dutela.