Interneten ere, lehen hitza euskaraz
Badakizu Internetek euskaran duen presentzia areagotzea gure eskuetan dagoela? Eta eskuetan diogu, mugikorrak direlako Interneten nabigatzeko gehien erabiltzen dugun gailua, eta hortik abiatzen delako gure nabigazio hizkuntza.
Webgune batean sartzen garenean, erakusten zaigun edukia gure nabigatzailearen hizkuntzaren araberakoa da. Beraz, nabigatzailea edo mugikorra euskaraz konfiguratuta badago, webgunea euskaraz agertuko da, eta bestela erdaraz.
Ez pentsa hau txikikeria denik, euskaraz nabigatu ezean, webguneak garatu behar dituztenek ez dute euskara kontuan hartuko, eta euskarazko edukirik ez dugu izango. Are gehiago, mugikorren eta ordenagailuen sistemak ere ez dituzte euskaraz kaleratuko.
Horregatik zerbait proposatzen dizugu: azter dezagun zein hizkuntzatan ditugun telefono, tableta eta ordenagailuak, eta ahal bada euskaraz jarri. Are gehiago, ezetz lortu zure inguruko 10 lagunek beren telefono, tableta edo ordenagailua euskaraz jartzea!
Elkarrekin eraginez euskarari presentzia emango diogulako sarean. Interneten ere, lehen hitza euskaraz!
Interneten ere, lehen hitza euskaraz from Ikastolen Elkartea on Vimeo.
Jaitsi materiala
Jaitsi ezazu ikastunitatea. Informazio guztia PDF honetan: ikasleentzat informazioa, irakasleentzat gida eta inkestak betetzeko estekak (PDF, 2 Mb).
Galdetegia betetzeko
- Telefonoaren inguruko galderak erantzuteko, klikatu HEMEN
- Ordenagailuari dagozkionak erantzuteko, klikatu HEMEN.
- Tableta erabiltzen baduzu, klikatu HEMEN.